[Date Prev][Date Next] [Thread Prev][Thread Next] [Date Index] [Thread Index]

Re: debian-installer: sublevel 3, 4 eta 5



Lehenik eta bein milesker christian-i oporretara joan behar nintzela esan niola uste nuen baina ez zen horrela 
izango. Beste alde batetik beste mezu batetan genuen eztabaidaz gauzatxo pare bat esateko aprobetxatuko.

Oporretatik bueltan eta lasaiatasun handiagoz eztabaida irakurri ondoren konturatu nahiz lehenego mezuaren tonua 
ez zela nik lortu nahi nuenari dagokiona. Sentitzen dut molestatu edo gogaitu bazintudan laneko estresarekin babestu 
naiteke baina hori ez da arrazoia gauza apur bat "eleganteago" ez esateko.

Hala ere esandako gauzen gehienetan berdin pentsatzen jarraitzen dut baina nire irizpide pertsonalak ere ez dute 
garrantzi handiegirik (niretzat kenduta).

Gehien arduratu ninduena azkenean d-i barneko itzulpenak koherentzia galtzea zen (alde batetan 
erregistro-fitxategia dena beste batetan egunkaria da) ez hitz bat nola itzultzen genuen eztabaidatu. 

Mezuaren zabaltzea (beste posta zerrendak sartzea) bion aldetik ezagunak ditugun gure ikuspuntuez gain beste 
batzuek jasotzeko asmoaz egin nuen baina hala ez zenez izan beste batetarako utzi beharko intentzio hori.


dooteo-(e)k esan zuen:
> Kaixo Pi,
> 
> Astebukaeran Christian zuzenean nirekin jarri zen harremanetan d-i
> euskaratzeko presa sartuz! (baita lortu ere)

Uste nian ohartu nuela oporretara nindoala baina dirudienez ez zen hala izan sentitzen dut sortutako eragozpenak,  
beste aldetik badu jendeari mugitzea eragiteko gaitasuna gure lagunak bai ;)

Banoa apurka atzeratutako posta irakurtzen baina zerbaiti bereiziki so egin behar zaiola uste badu nobaitek ohartzeko 
badaezpada.

> 
> Presa hori dela eta, berari bidali nion zuzenean, nahiz eta biderik
> egokiena ez izan.

Arazorik ez, ez diat uste etch aurretik azken bertsioa izango denik baina badaezpada hobe guztiz euskaraturik egotea.

> 
> Mezu honi erantsita debian-installer sublevel 3, 4 eta 5eko POak
> bidaltzen dizkizut (zuk zeuk gainbegiratu, egin beharreko zuzenketak
> lantzeko, eta gero biltegira igotzeko :)

Pentsatzen diat svn-an sarturik egongo direla beraz aldatzen doazen erara joango nahiz begirada bat botatzen beste 
zenbait gauza egunratu behar ditut lehenengo eta.

> 
> Mila esker eta OOoaintxearte,

Mila esker zuri. 

> 
> Dooteo




-- 
Piarres Beobide

Attachment: signature.asc
Description: Digital signature


Reply to: